XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauek ere mokadu gozoa dira amuarrainentzat (22. argazkia).

Trikopteroak Beharbada, gure ibaietako har-motarik ugariena berau izango da.

Arraroa izaten da tamaina ertaineko harri bat jaso eta azpian har batzuk ez aurkitzea.

Trikopteroen artean, agian ezagunenak makila-zizareak deitutakoak izango dira.

Har hauek, txotx, hondakin begetal eta harrikoxkorrez osatutako oskoletan babestuta bizi ohi dira.

Espezie bakoitzak oskola eraikitzeko era berezia izaten du.

Beraz, forma desberdinetako oskolak aurki daitezke.

(23 eta 24. argazkiak).

Libre bizi diren trikopteroak ere badira.

Hau da, gorputza oskolean babestu gabe bizi direnak alegia.

Hemipteroak Gipuzkoako ibaietan hemiptero-mota asko bizi da.

Hala ere zapatariak (Gerris sp) dira ezagunenak eta ugarienak.

Ur-gainean beren hanka luzeak arraunak balira bezala mugitzen dituzte.

Ibaiko urgeldietan talde handiak osatuz aurkitu ohi dira normalean.

Dipteroak Talde ugaria eta gure edozein ibaitan aurki daitekeena.

Harren bereiztasuna hankarik ez edukitzean datza.

Ibaiaren ibilgu guztietan aurkitzen dira eta oso ugariak dira ur kutsatuetan.

Izen desegokia eman ohi zaien zizare gorriak (Chironomus sp), ugariak dira ur-mota hauetan.

Daukaten odol bereziari esker oxigeno baxuko uretan ongi irauten dute.